ETORRI ETA EZAGUTU EUROPAKO ARDATZ ATLANTIKOKO EKOIZPEN INSTALAZIORIK ONENETAKO BAT

GOMETEGUIk ekipo-ondasun handi eta konplexuak fabrikatzeko Europako atlantiar kostaldeko instalazio onenetako bat dauka. GOMETEGUIk bere ibilbidean zehar metatutako esperientzia eta ezagutzei esker, bere bezeroen eskaerak asetetzeko gai da, eta horiek beren proiektuak arrakastaz burutzeko aukera daukate.
>> Gehiago irakurri


Energia Hidraulikoa sortzea
GOMETEGUIk esperientzia handia dauka energia hidraulikoa sortzeko osagaiak fabrikatzen. Azken urteetan, GOMETEGUIk apustu sendoa egin du eta proiektu konplexuei ekiteko gai izan gara fabrikatzaile moduan, baldintza zorrotzenak betez, mundu osoko bezero askorentzat. Adituak gara errotore, karkasa eta goiko eta beheko gurutzetak fabrikatzen. >> Gehiago irakurri  
Energia Eolikoa sortzea
Energia eolikoaren sorkuntza-sektorea asko hazi da azken hamarkadetan, eta hazkunde horrek gora jarraituko duela aurreikusten da; batez ere off-shore instalazioetan. GOMETEGUIk esperientzia handia dauka ekipo horietarako osagaiak egiten. Esperientzia hori hainbat fabrikatzailerekin landutako kolaborazioaren bidez hartu du, eta horientzako... >> Gehiago irakurri
Makina tunelatzaileetarako osagaiak
Makina tunelatzaile handietako burua funtsezko osagaia da, eta muturreko lan-egoeretan funtzionatzen du; beraz, eraikuntza-baldintza oso zorrotz batzuk bete behar ditu.    GOMETEGUIn adituak gara ekipo mota horretan, eta horietarako beste osagai batzuk ere egiten ditugu, hala nola...  >> Gehiago irakurri  

Instalazioak
Instalazioak

10.000 m2 baino gehiagoko 4 industria pabiloi, estalita

Jasotzea
Jasotzea

200 tonatik gora jasotzeko gaitasuna

Mekanizatua
Mekanizatua

CNC mandrinatzeko makinak, 16 x 5,5 m-ko gaitasunarekin.

Soldadura
Soldadura

Prozesuei buruzko ASME IX, EN-15614 ziurtagiria

Bikaintasun ziurtatua soldadura prozesu guztietan

Ziurtagiriez haratago, Gometegui da ziurrenik mundu mailan adituenetako bat ekipo-ondasunak fabrikatzeko soldadura-prozesuetan. Gure lan-taldeak esperientzia handia dauka eta ezagutza handia jaso du, materialen joerei eta horiek muturreko egoeretan lantzearen ondorioz sortu daitezkeen arazoei buruz. Horri esker, ia edozein pieza edo multzoren fabrikazioari ahalik eta kaudimen handienarekin aurre egiteko gaitasuna daukagu.

Sailak soldadura prozesuen katalogo handi bat dauka, nazio mailako eta nazioarteko estandarren arabera, EN eta ASME barne. Merkatuko prozesu eta material guztiak erabiltzen ditugu, edozein lodieratan.

Gometeguik teknika bereziak garatu ditu MIG eta MAG konbinatuz, kalitatea eta produktibitatea hobetzeko punta-puntako  teknologiekin.

 >> Gehiago irakurri

This post is also available in: English, Spanish