Fabrikazio integrala

La factoría de Gometegui en Llodio es una instalación de fabricación integral

Gometeguiren Laudioko pabiloia Fabrikazio Integraleko lantegi bat da

Horrek esan nahi du prest dagoela manufakturatu, soldadura, inspekzio, kalitate kontrol, akabera eta abarreko prozesu guztiak burutzeko. Prozesu horiek beharrezkoak dira gure bezeroei eskatutako pieza edo ekipoa guztiz amaituta entregatzeko, adostutako baldintza eta epeen arabera.

Instalazio eta Gaitasunen atalean ikus daitekeen bezala, Gometeguin beharrezko baliabide tekniko guztiak ditugu ekipo eta pieza handi eta pisutsuenak egiteko, eta prozesu konplexu eta delikatuenak burutzeko ekipo eta ezagutzak.

Eta ezohiko kasu batean, eskakizunek gure barne baliabideak gaindituko balituzte, Gometeguik Euskadiko industri-sarearen babesa dauka. Euskadin industria kultura eta tradizio handia dago, Ruhr ibaiaren arroaren, Silesiako eremuaren edo Italiako iparraldearen pare.  

This post is also available in: English, Spanish

Argazki berriak