Industria sektoreak


Presa energia hidroeléctrica

 

Energia Hidraulikoa

Azken urteetan Gometegui saiatu da energia hidroelektrikoaren sektorearen eskakizunei bikaintasunez erantzuten, sorgailuetarako (karkasak, hub, spider, ardatzak eta abar) eta turbinetako osagaiei gokienez (errodeteak, balbulak, mangitoak, banagailuak, antibanagailuak…).  Nazioarteko merkatuak oso ondo erantzun dio apustu estrategiko horri, eta gure enpresarako bezeroen kategoria nagusi bihurtu da.

>> erreferentziak


Molino eólico

Energia Eolikoa

Energia eolikoaren sorkuntza goraka doan sektorea da. Mundu osoan hazten jarraituko duela aurreikusten da. Gometeguiren eskaera-zorroen zati handi bat aerosorgailuetarako eta off-shore motako instalazioetarako eskaerak dira.  Egindako osagaien artean hauek daude: karkasak, dorreak, zatiak eta ereduak.

>> erreferentziak

 


Colada de acero

Industria siderurgikoa

Gometeguik esperientzia handiena duen sektoreetako bat siderurgia da. Arlo horretan, altzairu-fabrika batean egin daitezkeen osagai guztiak fabrikatu ditzake, betiere estandar altuenak eta eskakizunik zorrotzenak betez. Labeak, koilarak, koilara dorreak, arrabol-bideak, arrabolak, ijezketa-kutxak, galdaketa etengabeak…

 

>> erreferentziak

 


 

Makina tunelatzaileak

Makina tunelatzaile edo TBM deritzenek materialen portaeraren eta soldadura tekniken ezagutza oso espezifikoa eskatzen dute. Gometeguik mota horretako ekipo asko fabrikatu ditu.

>> erreferentziak

 


 

 Stern Roller fabricado por Gometegui para Rolls Royce

Ontzi-industria

Ontzigintzaren barruan, Gometeguiren espezialitatea hauxe da: soldadura eta mekanizatu arloko maila tekniko altuko pieza bereziak egitea. Maila tekniko altukoak izan beharraren arrazoia zera da: muturreko baldintza meteorologikoen eraginpean egon behar dutela.     Produktu horien artean Stem Roller delakoak edo propultsio-zorriak daude.

>> erreferentziak

 


Industria aeronautikoa

Gometeguin askotan fabrikatu ditugu aero-ontzien zatien muntaketarako hainbat tresna, baita turbinetarako saiakuntza-bankuak ere.

>> erreferentziak

 

 


 

This post is also available in: English, Spanish

Argazki berriak