Jarrera kodea

Zer da guretzat Etika

Guretzat, etika kontzeptuak zera esan nahi du: oinarrizko printzipioetan sinetsi eta norberak horiek praktikan jartzea da: konfiantza, zintzotasuna, ontasuna, profesionaltasuna, erantzukzina eta abar, gure GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA betetzeko.   Gizarte erantzukizun horrek esan nahi du GOMETEGUIk berarekin harremana duten interes-talde guztien beharrizan eta itxaropenei arreta eman behar diela: pertsonak, hornitzailea keta gizartea.

Etikaren kontzeptua tresna estrategikoa da GOMETEGUIren etorkizunaren lehiakortasun, errentagarritasun eta garapenerako, Bikaintasun Sistema etiko baten sorkuntzan eta aplikazioan oinarrituta, Helburu Estrategikoak lortzeko kudeaketa eredu integral gisa eta Sistemaren Politikarekin bat etorrita.

Zuzendaritza Taldearen izenean, jarrera etikoa praktikan jartzeari dagokionez, liderrak izatea da gure erantzukizuna, gure gizarte erantzukizun korporatiboa egikaritzeko. GOMETEGUIn lan egiten dugun guztioi dagokigun egitekoa betetzeko sustatzaile bezala jardun behar dugu, indarreko legeria betez eta interes-talde guztiekiko harremanak gizakion arteko harremanetan oinarritu daitezen saiatuz.

Printzipio horien ondorioz, GOMETEGUIren maila guztietan Kudeaketa Etikoaren kultura eta praktika sortu, ezarri eta mantentzeko erantzukizuna dugu, publikoki konpromiso hauek adieraziz:

    • “Printzipio etiko eta gizarte erantzukizun korporatiboaren printzipioekiko” fideltasuna.
    • Kudeaketa Etikoaren Politika jakinarazi eta ulertaraztea, helburu estrategikoak etikoki betetzen direla kontrolatzea.
    • Bikaintasun Sistemak etikoki funtzionatzeko beharrezko baliabideak izatea.
    • Bikaintasun sistemaren etengabeko hobekuntzan eta horren emaitzetan lan egitea.
    • Bikaintasun Sistema aldian-aldian berrikustea, egokitzen joateko.

This post is also available in: English, Spanish

Argazki berriak