FachadaGometeguiRetocada

Jarduera nagusia

GOMETEGUI bikaintasun zentroa da, osagai eta mekano multzo handi eta soldatuen fabrikazioari dagokionez.

Jarduera horren ezaugarria, ekipo-ondasunen sektorearen barruan, osagai konplexuak garatzea da, pisuari, xehetasunei eta diseinuari dagokionez, eta proiektuaren hasierako fasea eta fabrikazio, mekanizatu eta amaierako muntaketa prozesuak hartzen ditu bere gain.

Arrakastarako faktore garrantzitsuak:

  • Prozesu eta produktuen ezagutza propioa garatzea (know-how).
  • Industria-eredu arrakastatsua.
  • Nazioartekotzea: Presentzia komertziala 5 kontinenteetan.
  • Fabrikazio gaitasunen potentziazioa (pieza handien mekanizazioa). BALIO ERANTSI HANDIA sortzeko gaitasun handia.
  • Ondo kokatuta: Europako ardatz atlantikoan dago, eta oso ondo komunikatuta (errepidez, itsasoz, airez).
  • Aliantza estrategikoak.

 

GOMETEGUIren kultura korporatiboa puntu hauetan islatzen da:

 

Egitekoa

Ekipo-ondasunen sektorerako karbono-altzairuz soldatutako mekano osagai handiak eta aleazioak fabrikatzea.

Fabrikazio-prozesuetan ezaugarri teknologiko zorrotzenak erabiltzearen aldeko apustua egin dugu.

Ikuspegia

Sektoreko fabrikatzaile bikain izan nahi dugu. Horretarako estrategiak hauek dira:

  • Erabateko Kalitatearen aldeko apustua, eta Bikaintasunaren Kultura nortasun propioaren adierazgarri bezala.
  • Ekipoen fabrikazio eta funtzionaltasun prozesuetan lortutako ezagutza eta teknologia garatzea.
  • Sektorean pisu handiagoa hartzeko hazkundea.
  • Fabrikazio bazkide teknologiko bezala posizionatzea, bezeroarekiko.
  • Nazioartekotzea bultzatzea.
Balioak
  • Zerbitzua.
  • Hobetzeko grina.
  • Konpromisoa, hitza.
  • Bezeroen arrakastarekiko lotura.
  • Esperientziaren balioa.

Horietatik guztietatik, gure baliorik garrantzitsuena zerbitzua da. Bi zentzutan ematen dugu zerbitzua: Erantzun positibo bat emateko gai gara, lehiakorra eta bezeroaren beharrizanen araberakoa; eta zerbitzu bokazioa eta kultura garatzen dugu, interes-talde desberdinenganako (bezeroak, langile taldea, hurbileko gizartea eta ingurumenera).

 

 

 

This post is also available in: English, Spanish

Argazki berriak