Politika integratua

GOMETEGUIn honela definitzen dugu Bikaintasuna:

Gure jarduera guztiak lehenengoan ondo egitea, beti eta denon aldetik, planifikatutako helburu integralak betez.

GOMETEGUIren izatearen muina zerbitzuan datza.

Balio bat izateaz gain, gure jarduera arloan lehiakortasun handiagoa lortzeko baliabiderik onena da.

  • Gizartearentzako zerbitzu erabilgarri bat da, enplegua sortzeko tresna eta ingurumena errespetatzen duen eragilea.
  • Gure bezeroentzako, zerbitzu ezinhobea eskaintzen dion hornitzaile bat da.
  • GOMETEGUI osatzen duten pertsonentzat, etikoki, gizaki eta langile bezala garatzeko leku bat da, ingurumena errespetatuz eta segurtasun faltaren ondoriozko arriskuak hartu gabe.
  • Hornitzaileentzat, GOMETEGUI beren negozioaren etengabeko hobekuntzarako aukera bat da.

Tresna nagusiak hauek dira: hobekuntza-ekintzak sustatzea, pertsonen errekonozimendua egiten duten ekarpenen balioaren arabera eta kudeaketaren gardentasuna.

Ingurumen eta segurtasunari dagokionez, zerbitzua honetan oinarritzen da:

  • Kudeaketa etikoa.
  • Jarrera seguruaren etengabeko hobekuntza.
  • Eta kutsaduraren prebentzioa.

Gizartearekiko konpromisoa eskainiz, lege ezaugarri eta araudi aplikagarrien bidez.

Bikaintasunaren kontzeptua oinarrizko aspektu estrategikoa da gure erakundearen lehiakortasun, errentagarritasun, biziraupen eta garapenerako: Funtsezko helburuak.

Oinarri horien gainean, GOMETEGUI etorkizunera begirako hedapen proiektu bezala eratu da. Hori da GOMETEGUI osatzen dugun pertsonon konpromisoa eta helburua.

Hori da gure erronka!

This post is also available in: English, Spanish

Argazki berriak